Saioak ordubetekoak izango dira, eta tarte horretan hiru gai jorratuko dituzte partaideek.
Talde bakoitzak 6 pertsona izango ditu (dinamizatzailea eta bost lagun); hala, gai bakoitzari 15 minutu eskaini ostean, hurrengoari ekiteko parte-hartzaileek mahaia aldatuko dute, berba-kideak aldatu ahal izateko. Aurtengo erronka egun osoan 400 lagun baino gehiago elkartzea izango da; arrastian 100 lagun batu gura dituzte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, arrastiko saioan Gure Etxea, La Mona, Arotza eta Museo tabernetan potea euskaraz eskatzen dutenek pintxo bat jasoko dute dohainik.