Ingurugiroa eta natura errespetatuz, itsasertzaren eta hondartzen gestioan egindako ahaleginagatik ematen diete ikur hori Espainiar Estatuko hondartza eta portu jasangarriei. Bandera Urdinak aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana egiaztatzen du, hala nola bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna, informazioa, ingurugiroko hezkuntza, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Bandera Urdinaren azken helburua da turismoaren garapen jasangarria eta hondartzetan eta inguruetan Ingurumenarekin kudeaketa adeitsua lortzea.
Ereagako hondartzan bederatzigarren urtez izango da bandera urdina eta Arrigunagakoan zazpigarrenez.