Lehenengo hitzordua maiatzaren 13an izango da, Getxoko Malakate parkean; bigarrena, hilaren 20an izango da, Areetako Eskoletako plazan, eta, azkenik, Algortako Aldapa parkean egingo dute, hilaren 27an. Hiru egunetan 17:30ean jarri dute hitzordua. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenaren bultzatzaileak jolasteko guneetara hurbilduko dira, eta haurrak eta gurasoak gonbidatuko dituzte hainbat jolasetan euskaraz parte hartzera.
Jardueretan parte hartu ahal izateko ez da izen-ematerik egin behar izango eta Getxoko hainbat ikastetxeren eta guraso elkarteren laguntza izango da.