Atxiloketa gaur goizeko 02:50ak aldera jazo da, argiak itzalita zituen auto bat bidegurutze batean geldituta zegoela ikusi ondoren. Iturrien arabera, polizia-autoa ikusitakoan, gidariak atzeraka martxa sartu eta ihes egitea saiatu da; halere, espaloi bateko ertza jo eta geldirik geratu da. Hala, udaltzainak autora hurbildu eta haren parean jarri direnean, gidaria aurreko eskumako eserlekuan etzanda ikusi dute, "ezkutatuta".
Poliziek diotenez, gidaria edari alkoholikoen eraginpean zegoenaren zantzuak zituelakoan, alkohol-proba egitearen betebeharraz ohartarazi diote 40 urteko gizonezkoari; halere, horrek uko egin dio proba egiteari. Udaltzainek behin eta berriz ohartarazi diote bere jarrerak delitua ekar lezakeela, zehaztu dutenez.
Hala, polizia-eginbideak bideratu eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dute, epaiketa azkarraren prozeduran.