Orio eta Donostiako banderen ostean jakingo da zeintzuk hiru traineruek baliatu duten hoberen neguko lana eta hori dela-eta egingo duten boga San Juanegaz batera, Getxo, Pasaia, Zumaian eta Zarautzeko uretan.
Uribe Kostako hitzordua uztailaren 17an izango da, eguerdian. Iaz, San Juango eskifaia pasaitarra nagusitu zen bertan. Arrosek iaz ibilitako Ondiz Lekubarri arraunlari getxoztarra mantendu dute taldean.