Getxoko Udaltzaingoak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du bide-segurtasunaren delitu bi egotzita

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 10a, 13:10

© GETXOKO UDALA.

Getxoko Udaltzaingoak lagun bat atxilotu du gaur goizaldean bide-segurtasunaren aurkako delitu bi egotzita: ibilgailua edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik eta alkohol-proba egiterakoan "nahita" hutsezko saiakerak egiteagatik, udal iturriek jakinarazi dutenez.

Atxiloketa 00:30ak aldera jazo da, udaltzainek ikusi dutenean auto baten gidaria Areetan lerroka autoa aparkatzen saiatzen ari zela. Polizien arabera, gidariak ez zuen maniobra era egokian egin eta ondorioz errepidearen beste aldean zegoen autoagaz talka egin du gidariak.

Udaltzainak 43 urteko gidariarengana joan dira eta beragaz zeudela, edari alkoholikoen eraginpean zegoenaren zantzuak ikusi eta alkohol-proba egitearen betebeharraz ohartarazi diote. Gidariak "nahita" hutsezko saiakera batzuk (6 guztira) egin ditu, udaltzainen jarraibideei eta bere jarrerak delitua ekar lezakeen ohartarazpenari kasurik egin gabe, emaitza ekiditeko, iturrien arabera.

Hala, istripuaren txostena egiteaz gain, polizia-eginbideak bideratzen ari dira Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun