Epaimahaia Itxaso Paya bertsolariak, Xabi Hoo Encore taldeko abeslariak eta Unai Elorriaga idazleak osatu zuten. Horrez gainera, Publikoaren saria (diploma eta Lauren Getxo zinemetara joateko bonuak) ere banatu zuten: Elena Villak, Sofia Esturok eta Sofia de Torok sari bikoitza jaso zuten, "Arotzaren eskuak" lanagaz. Azkenik, eskola parte-hartzaileenei (Artaza-Romo, Betiko ikastola eta Irlandesas) eman zieten. Denera, 35 bideo aurkeztu dira lehiaketara.