Getxoko San Isidro jaietan gaueko autobusa egongo da, doan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 12a, 18:21

Getxoko San Isidro jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzua ezarriko du Udalak, doan. Hala, barikuan, hilaren 13an, ordutegia 23:00etatik 06:30era izango da, 45 minutuan behin. Ibilbidea honakoa izango da: Andra Mariko kiroldegia, Bidezabal, Algortako etorbidea, Ama Mesedetako eliza eta itzulia Makaletako etorbidetik. Zapatuan, hilaren 14an, berriz, autobusak 30 minutuan behin egingo du ibilbidea, 23:00etatik 06:30era, Andra Mariko kiroldegitik Bidezabalera arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun