pasa den aste-akabuan hartu zuten III. Gizarte Sariaren lehenengo proba, J80 kategoriako bela-ontzietarako. Abrako Errege Itsas Klubak antolatuta, J80ko ontziek hiru ibilbideri egin zieten aurre; emozioa nagusitu zen, eta sailkapena estu geratu da. Gonzalo Chavarriren Fin Gol Fin ontzia eta Ibon Basañezen Jet Set berdinduta daude lehenengo postuan, 6 puntugaz. Ramon Zubiagaren Mandovi ez dago urrun, 8 puntugaz. Atzean daude Pilgrim eta Alpega belaontziak. Gurutzaontziak ez ziren kaitik atera.