Avironek 28 partida jokatu ditu, eta sailkapeneko bigarren lekuan da, 82 puntugaz. Zabalari kostatu zaio moldatzea, besteak beste zelaiko lekua aldatu diotelako. Getxon bigarren lerroan jokatzen zuen, baina Baionakoek egokiago ikusi dute lehenengo lerroan ipintzea, eskumatik.