Agonia-garaipena izan zen, neguritarrak gutxiago baitziren, epaileak Jolasetako Agata Cardozo jokalaria kanporatu ostean. Baina, partida amaitu baino hiru minutu lehenago, Sofia Viarengoren pasea jaso, eta atezain kanariarra driblatu ondoren, Vicky Gonzalezek tantoa sartu, eta egoera irauli zuen. Hala ere, getxoztarrak besteen emaitzen menpe zeuden, jaitsi ala mantentzeko. Azkenean, Santanderreko Tenis taldearen berdinketa baliatu ahal izan zuten, partidaren azken txanpan Polok berdindu baitzion.