Atxiloketa 02:50ak aldera jazo da, Itzubaltzeta/Romon. Iturriek diotenez, udaltzainak errotulurik gabeko autoan zihoazen eta atzetik zetorren autoak ez du segurtasun-tartea mantendu, gehiegi hurbilduz eta "talka egiteko arriskuagaz".
Polizien berbetan, atzeko autoa gelditu eta 36 urteko gidaria alkoholdun edarien eraginpean egon zitekeela ikusita, alkohol-proba egin diote eta 0,68mg/l-ko emaitza eman du, hau da, baimendutakoa baino ia hiru aldiz handiagoa. Ondorioz, atxilotu egin dute bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita.
Polizia-eginbideak bideratzen dabiltza Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.