Denera, 1.100 ikasle inguruk parte hartzeari ekin dio Eskolarteko Jokoetan. Neska-mutilek atletismoa, herri-kirolak eta errugbia probatzeko aukera izan dute. Gainera, aurreikusita dago Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeek psikomotrizitate probak egitea eta jolasez eta gaztelu-puzgarriez gozatu ahal izatea.
Jokoetan ez da sailkapenik ezta kanporaketa-probarik egongo eta helburua eskola-komunitatea kirol-modalitate ezberdinetara hurbiltzea eta horien praktika giro ludiko eta parte-hartzaile batean sustatzea da.
Gaur, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen probak izan dira; 20an, 4. mailakoen txanda izango da; eta 27an, Fadurara 2. mailakoak hurbilduko dira.