Martxa nordikoko tailerra eta ibilaldia egingo ditu Itxartuk bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 13a, 17:47

Itxartuko kideak, martxa nordikoa egiten. © ITXARTU

Itxartu Taldeak, Getxo Kirolak udal erakundearen laguntzagaz, martxa nordikoko tailerra eta ibilaldia antolatu ditu zapatu honetarako, maiatzak 14. Ekimena goizeko 10:00etan hasiko da Algortako batzokian. Abiatu aurretik prestakuntza-saio bat egingo dute; ondoren, 9 kilometroko ibilaldiari ekingo diote, udalerria zeharkatuz. Prestaketa zein ibilaldia doakoak dira. Parte hartu ahal izateko, izena aurretik eman beharra dago, nw.itxartu@gmail.com posta elektronikora mezua bidaliz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun