Algortar bik auto istripua izan dute preso bat bisitatu ostean

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 16a, 10:20
Istripuaren ondorengo irudi bat. © ETXERAT.

Algortako bi lagunek auto istripua izan zuten joan den zapatuan, hilaren 14an, Valdemoron (Madril) euskal preso bat bisitatu ostean, Euskal Herrira bueltatzen ari zirenean. Horren aurrean, dispertsio politika salatzeko, hainbat mobilizazio deitu dituzte egunotarako. Gaur, astelehenean, bina elkarretaratze egingo dituzte 19:00etan, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Ondoren, 20:00etan Iruñeako PPko egoitzaren aurrean egingo dute. Martitzenean, berriz, elkarretaratzea Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean izango da, 19:00etan.

Valdemorotik (Madril) bueltan zeudela auto istripua izan zuten Algortako bi lagunek, espetxe horretan giltzapetuta dagoen euskal herritar bat bisitatu ostean. Gertukoek jakinarazi dutenez algortar biak "fisikoki ondo daude".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun