"Artea parte-hartze inklusiboko eremuak eraikitzeko bitarteko beharrezkoa dela nabarmendu gura dugu. Eta arte-sorkuntzara aukera-berdintasunagaz heltzen lagundu ere bai gure komunitatea osatzen duten pertsona guztiei", azaldu dutenez. Villamonten, Itziar Morenok (gaur egun, preso) eta Oihana Garmendiak (preso ohia) egindako 25 margolan erakutsiko dituzte; kartzelaldian margotu zituen Garmendiak koadroak. Eraikiz kolektiboko kideek diotenez, "artean aurkitu dute euren ahalduntze pertsonalerako eta sozialerako tresna bat" emakumeok.
Egitaraua
Maiatzaren 16tik 31ra
- "Mujeres en los márgenes erakusketa", Algortako kultur etxean (Villamonte, A8).
Ordutegia:
Astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 21:30era. Eta zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara. Sarrera, doan.
Parte-hartzaileak:
- Itziar Moreno Martinez (Bilbo, 1982). Bere egonezina azaltzen du, emakumeek testuinguru ezberdinetan pairatzen duten berdintasun-ezaren aurrean. 17 artelan aurkezten ditu. Fresneseko (Frantzia) espetxean dago preso gaur egun.
- Oihana Garmendia Marin (Santurtzi, 1976). 6 artelan aurkezten ditu; preso zegoela egin zituen. Emakume eta gizonen aurpegien bitartez, nortasun ezberdinak definitzen dituzten emozioak azaltzen ditu.
Maiatzak 18, eguaztena
- 19:00 Mahai-ingurua, Villamonten: Plataforma Tirante, Sokole kolektiboa eta Oihana Garmendia.