Berbaldia euskaraz eskainiko dute hizlariek, eta sarrera doakoa izango da. Irene Paredes (Legazpi, 1991) Legazpiko Ilintxa taldean hasi zen futbolean, 2003-04ko denboraldian. Ondoren, Real Sociedad taldean ibili zen, hiru denboraldi, eta, 2011z geroztik, Athletic Clubean dabil jokatzen. Gaizka Garitano (Derio, 1975), berriz, Athleticeko harrobian hazi zen, eta, ondoren, hainbat urte Eibar KE taldean egin zituen. Horren ostean, Realen jokatu, eta Deportivo Alavesen eman zion amaiera bere jokalari-ibilbideri. Eibarren eta Real Valladoliden entrenatzaile jardun du.