Udalekuetan umeak arte mundura hurbiltzeko apustua bultzatu gura dute, gozatzen duten bitartean, musika sentitu, ezagutu, ulertu eta bizitzeko modu dibertigarri batean. Horren bidez, txikienak, musika oinarritzat hartuta, besteak beste, dantza, arte plastikoak, arte eszenikoak, erlaxazio teknikak eta hizkuntzak landuko dituzte... Hori guztia ingurune ludiko batean emango da, haurrei garapen artistikoan laguntzen dieten gaitasunak suspertuz.
Argibide gehiago 944 646 011 telefono zenbakian galde daiteke, baita www.getxo.eus udal webgunean eta aisasi@getxo.eus posta elektronikoan ere.