Guztira, 31 lanpostu eskaini dituzte Txanda Irekian. Horietatik, 19tan nahitaezkoa izango da 2. hizkuntza-eskakizuna; gainontzeko 12etan ez da beharrezkoa izango.
Barne-Lehiaketan 3 lanposturako deialdia egin dute. Horietatik bakarrean izango da beharrezkoa 2. hizkuntza-eskakizuna.
Ezgaituentzako beste 3 lanpostu gorde dituzte, eta horietatik bakarrean ere izango da beharrezkoa 2. hizkuntza-eskakizuna.
Gainontzeko lanpostuak (9) Aldi Baterako Enplegua sendotzeko izango dira, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko 4. Xedapen Iragankorra aplikatuz. Guzti horietatik 4tan nahitaezkoa izango da 2. hizkuntza-eskakizuna.
Deialdiak uztailaren 23ko 3809/2010 Alkatetza Dekretu bidez onartutako eta 2010eko abuztuaren 4an Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 148. zenbakian argitaratutako oinarri orokorrei jarraituko die; oinarriok urtarrilaren 25eko 362/2011 Alkatetza Dekretuaren bidez aldatu ziren eta 2011ko otsailaren 3ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean horrelaxe argitaratu ziren, udal iturriek jakinarazi dutenez.