Azaldu dutenez, ekimenaren helburua da kultur artekotasunaren, aniztasunaren eta interakzioaren aldeko apustua egiten duten getxoztarrei udalerrian topaketa- eta ospatze-gunea eskaintzea. Horregatik, topaketa "Bizilagunak-aldameneko familia" programan parte hartu duten edo parte hartu gura dutenei zuzenduta egongo da bereziki. Ekimen horretan bertoko eta atzerriko jatorria duten familiek bazkari bat partekatzen dute eta hurrengo edizioa datorren azaroaren 13an izango da. Aldi berean, topaketa Urkiolarako kultur artekotasuneko martxan (uztailak 10) eta Zurrumurruen kontrako Estrategian parte hartzen dutenentzat ere izango da, besteak beste.
Egitaraua
Kultura aniztasunaren munduko eguna ospatzeko elkartuko diren familiek hurrengoetan parte hartu ahal izango dute: 12:30ean Sökolë Afrikako dantzen tailerrean; 13:30ean Senegalgo edarien tailerrean, eta 14:30ean bazkarian munduko jakiakaz. Arrastian bingoa izango da, eta 16:30ean Saharako eta Euskal Herriko ipuin-kontalariak, "Chertat y el leon" eta "Zozomikoteak", izenburupean. Ekitaldietan parte hartu gura dutenek izena eman behar dute 644 595 191 telefono zenbakian.