Iragan domekan, Alain Arroyo Barakaldoren jokalari areetarrak tantoa sartu zuen, baina Gobelakoek berdintzea lortu zuten Javi Lopezen golagaz.
Horren aurretik, klubak Jon Perez "Bolo" entrenatzailearen eta bere talde teknikoaren kontratua luzatu zuen beste denboraldi batez. "Bolo"-k azaldu duenez "pozarren gaude, denboraldi honi amaiera bikaina eman gura genion Koparako sailkatzen, eta lortu egin dugu. Orain, gozatu eta atsedena hartuko dugu; laster izango gara bueltan, pilotari ostikadak emateko, hazten jarraitzeko, beste denboraldi bat hasiko delako".