Latinoamerikako gonbidatuak ondokoak izango dira: Bashe Nuhem (argentinarra, komunikatzailea eta errealizadorea, Asociacion Comunitaria Indigena de Comunicacion taldeko kidea) eta Ivan Sanjines (boliviarra, Fundacion para el Desarrollo de la Comunicación Intercultural CEFREC-eko zuzendaria eta sortzailea).
Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu ditu Uribe Kostan, HIRUKA komunikazio-taldeagaz elkarlanean, "Komunikatuz eraldatu - herriak euren komunikazioaren jabe" izeneko jardunaldiak. Mugarik Gabekoek azaldu dutenez, "mass-mediek sustatzen duten pentsamendu bakarrari aurre egiteko, herri-komunikabideen bitarteko komunikazioa ezinbesteko tresna dela erakutsi gura da, eraldaketa soziala, tokian tokiko kultura eta hizkuntzak eta beste jendarte eredu bat bultzatzera bidean. Horretan beharrean dabil hemengo eta Latinoamerikako komunikabide alternatibo eta indigena ugari". Berbaldiak, mahai-ingurua eta dokumentalen emanaldiak egongo dira Euskal Herri, Bolivia, Argentina eta Mexikoko komunikatzaile eta kazetarien parte-hartzeagaz.
Azken saioa
Maiatzak 26, eguena
- 19:30 Herri indigenek egindako dokumentalen emanaldia eta berbaldia gonbidatu indigena bategaz, gaztelaniaz. Algortako Villamonte kultur etxea.
- Latinoamerikako gonbidatuak: Mariano Estrada (Tzeltzal herria, Mexiko. Komunikatzailea eta zinemagilea, Coordinadora Latinoamericana de Cine y Comunicacion de los Pueblos Indigenas CLACPI-eko koordinatzaile orokorra da).