Abra Bizirik Getxoko plataformak jakinarazi duenez, hilaren hasieran Abra kanpoaldean dragatzeko lanei ekin zioten berriro ere, Luzero lurmuturraren aurrean. Orain dela hainbat urte, prozesu horrek ezinegona sortu zien Getxoko hainbat herritarri. Hori dela-eta, dragatze-lan horien aurkako arrazoiak zeintzuk diren gogorarazteko hitzaldia antolatu du Abra Bizirik Getxoko plataformak gaurko. Saioa arrastiko 07:00etan izango da, Algortako Aldai Patronatuan.
Azaldu dutenez, bertan modu dibulgatzaile eta «erraz» batean ezagutaraziko dituzte zer-zelako ondorioak ekar ditzakeen dragatze horrek.
Getxoko EH Bilduk jakinarazi duenez, dragatze-lan horiek itsas hondotik harea xurgatzen dabiltza, ondoren AZ3 gunean utzi, eta Zierbenan portua handitzeko lanetan erabiltzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.