Getxon atxilotu dute Bilboko banketxe bat lapurtu zuen gizonezkoa

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 11:00

Eguaztenean, hilaren 18an, Bilboko Miribilla auzoko banketxe batean armaz lapurreta egin zuen gizonezkoa egun berean atxilotu zuten, bere kabuz Getxoko polizia-etxera joan ostean. Atxilotuak 47 urte ditu, eta hilabete bat darama espetxetik kanpo, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lapurreta 10:30ean jazo zen. Ordu horretan, arma labur bat (ustez pistola bat) zeraman gizon bat banketxean sartu eta zehaztu ez den diru-kopuruaz jabetu zen eta ihesari ekin zion. Dena dela, Getxon aurkitu eta atxilotu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun