Bilboko gitarra-jolea Iñaki Salvador pianistaren eskutik hasi zen jazzean; etxean zein kanpoan zenbait jaialdi eta ziklotan parte hartu du, berbarako San Javierren (Murtzia), El Ejidon (Almeria), Porin (Finlandia), Parlan (Madril), Bilbao 365n, Heineken Jazzaldian (Donostia) eta Getxo Jazzean.
2007an bere banda sortu zuen eta, kantak konposatzen urtebete eman ostean, hori aurkezteko bira egin eta bere lehenengo bakarkako diskoa kaleratu zuen; "Miguel Salvador Project" (2009), hain zuzen ere.
2011n, "Viaje a Etreum" grabatu zuen; lan horri esker bere musika-ibilbidea sendotu zuen eta nazioarteko jaialdietan aritzeko aukera izan zuen. Iaz "Codigo" kaleratu zuen, Javier Alzola saxo-jotzaileagaz elkarlanean.
Gaur egun, jazz-jarduera, zinerako musikaren konposaketa ("Bajo Cero" eta "Cervino" filmen musika egin du) eta musika-irakaskuntza uztartzen ditu Salvadorrek.