Popularrek azaldu dutenez, hondartzarako armairuak "ehun mota ezberdinekoak izan daitezke". Proposatu dutenez, armairuak orduen, egunen zein tamainen arabera alokatu daitezke, giltza duen pultseragaz, klabeagaz, armairuen arduradunagaz, kanpoaldean zein barrualdean. "Armairuak daude wifia eskaintzen dutenak ere, doan, erabiltzen diren bitartean". Hori dela eta, PPk proposatu gura du aukera guztiak aztertzea eta udalerriko beharrizanen arabera egokiena aukeratzea.