Inprimakia bete ondoren, eskolako administrazio-bulegoren batean entregatu beharko da, Areetako Las Mercedes kaleko 6.ean edo Algortako Basagoiti etorbideko 77.ean.
Informazio osoa duen liburuxka ikusteko sakatu hemen.
Getxoko Andres Isasi Musika Eskolak 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea zabaldu du, hilaren 31ra arte. Hala, eskaera egiteko inprimaki bat bete behar da, www.getxo.eus webgunean eta eskolan bertan, Areeta zein Algortako egoitzetan, eskuragarri dagoena. Eskola 4 urtetik gorakoei begirakoa da.
Inprimakia bete ondoren, eskolako administrazio-bulegoren batean entregatu beharko da, Areetako Las Mercedes kaleko 6.ean edo Algortako Basagoiti etorbideko 77.ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!