Bela-txapeldun berriak aukeratu ditu Abrak

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 16:48

Bizkaiko bela arinen txapelketa baten artxiboko irudia. © ABRAKO ITSAS ERREGE KLUBA

Bizkaiak bela arineko txapeldun berriak ditu, pasa den aste-akabutik; Abrako urek eta olatuek hautatu zituzten 60 hautagaien artean. Iñigo Fuertes nagusitu zen Laser Erradialean; Iraia Barriok berdin egin zuen Laser 4.7 modalitatean; 420 kategorian, Carmen Gomeza eta Elena Martinez dira txapeldunak; Alba Ortega eta Carmen Arbaiza garaile izan ziren L’Equipe kategorian; Peru Mugica eta Mikel Vega dira Snipe-ko txapeldunak; eta Juan Olabarrik eta Ane Lejarragak irabazi zuten Optimist mailan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun