Marcos Morales eskolako arduradun teknikoak emango ditu Ikastaroak, modalitate hauektan: aulki mugikorra, aulki finkoa eta kanoa. Helburua da, klubak zabaldu duenez, "txikienek arraunean ikasi eta kirol hain zoragarri hau hurbiletik ezagutu dezaten". Kirolari lotutakoez gainera, itsasketako segurtasun oinarrizko neurriak ere ezagutuko dira, materiala zelan muntatu eta zaindu ikasiko da eta, halaber, ingurumenaren zaintzari buruzko nozioak jasoko dira, arraunketari lotutakoak, gure kasuan, itsasadarreko eta Abrako uretan.
Argibide gehigorako edo izena emateko kontaktu-bideak: 662 335 978 (Marcos) edo raspasarraun@gmail.com.