Koldo Iturbe Kultura zinegotziak eman du neurri horren berri. Halaber, jakinarazi duenez, bertan behera gelditu diren klaseen kostu proportzionala deskontatuko dute ekaineko ordainagirian.
Algortako Andres Isasi Musika Eskolaren jarduera eten behar izan zuten astelehenean, hilaren 23an, "pintura usain sendoa" zegoelako. Izan ere, eskolaren ondoko auditorio batean margotze-lanak egiten ari dira, eta horrek hainbat eragozpen eragin zituen eskolaren egunerokotasunerako jardunean. Hala, prebentzio gisa eta mota horretako gertakariak ekiditeko asmoz, margotze-lanak Musika Eskolaren ikasturtea amaitu arte geldiaraziko dituzte, ekainaren 23ra arte, alegia.
Koldo Iturbe Kultura zinegotziak eman du neurri horren berri. Halaber, jakinarazi duenez, bertan behera gelditu diren klaseen kostu proportzionala deskontatuko dute ekaineko ordainagirian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!