Eskolarteko finaleko autobuserako eta bazkarirako txartelak maiatzaren 30era arte salgai

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 26a, 12:00

Bizkaiko Eskolarteko finala domekan jokatu zen Algortan. © BERTSOZALE ELKARTEA

Ekainaren 4an jokatuko da Ereñotzun (Gipuzkoa) Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finala; besteak beste, Unai Mendiburu Valor gazte algortarrak edukiko du txapela eroateko aukera. Hala, ALBE Algortako Bertsolari Eskolak jakinarazi duenez, autobusa jarriko du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gutxieneko kopurua osatzen badute. Maiatzaren 30era arte dago izena emateko aukera.

Autobuserako izena emateko 946 812 711 telefono zenbakira dei daiteke; era berean, bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita ere badago inskripzioa egiteko aukera. 

Bestalde, Ereñotzuko sagardotegian egingo den bazkarirako txartelak (15 euro) www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Maiatzaren 30a da horiek eskuratzeko azken eguna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun