“Aixe Getxo!” sarien seigarren edizioak zenbait kultur ekimen eta eragileren lana aitortuko du gaur

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 26a, 13:20

Gaur, eguenean, Getxoko Udalak "Aixe Getxo!" sariak banatuko ditu. Horien helburua da, Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez, "saritzea Kultura munduan, bere zentzu zabalenean, lan egiten duten pertsonak eta ekimenak: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzaraino; Musika Klasikotik Arkitekturaraino edo Literaturatik Zientziaraino edo Berrikuntzarainoko esparruetan lan egiten dutenak". Ekitaldia, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian izango da, 20:00etan.

Saridunak

Epaimahaia osatu dute Kulturaren munduan zenbait esparrurekin harremanak dituzten sei getxotarrek, horietatik 4 andrazkoak izanik, eta 14 kategoria ezarri dituzte goraipamenak egiteko.  2016ko saridunak honako hauek dira:

  • "Ikus-entzunezko Arteak" atalean: Pedro Zarrabeitia, argazkilaria.
  • "Arte plastikoak": Usoa Fullaondo, artista, ikertzailea eta irakaslea.
  • "Arte Eszenikoak": Ramon Ibarra, aktorea.
  • "Musika Klasikoa eta Garaikidea”: Mercedes Albaina, Musikan goi-mailako tituluduna eta Psikologian lizentziaduna.
  • "Gaur Egungo Musika": Alex Blasco, musikari profesionala, Malvadillos taldeko kidea.    
  • "Literatura": Esther Zorrozua idazlea.     
  • "Diseinua": Serifalaris, diseinatzaile grafikoen topagunea Getxon.
  • "Arkitektura eta Eremu Publikoa": Begoñako galeriak balioestea.
  • "Kultura Hezkuntzan eta Balioetan": Gizatiar, Itzubaltzeta/Romoko eta Areetako Emakumeen Elkarte Soziokulturala.
  • "Zientzia eta berrikuntza Kultura": Borja Sorazu, partaidea grabitazio-uhinen aurkikuntzan parte hartu duten esperimentu taldeetako batean.
  • "Kultura Ondarea, hautemangarria": Areetako Skate parkea berriztatzea.
  • "Kultura Ondarea, hautemangaitza": Karla Llanos Etxabe, "Memorias de Getxo" blogaren egilea.
  • "Aixegaztea": Garamendi, musikagilea, moldatzailea eta ekoizlea.
  • "Ibilbide Profesional eta Artistikoa": Javier Lasa,margolaria, eta Javier de Solaun, tenorea eta Andres Isasi musikagilearen obraren ikertzailea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun