Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) osatzen duten lagunetatik, zortzi dira Getxo udalerriko bizilagunak. Horietako bat Frantziako Estatuan preso dago, eta gainerakoak, Espainiako kartzeletan.
Urtero legez, "Euskal preso eta iheslariak etxera aldarrikapena eginez", zapatu honetan, maiatzaren 28an, Elkartasun Gaua egingo dute Txorimalo gaztetxean. Hala, 20:30etik aurrera, Hexen, Shock Waves eta Coca D’ Anxoba musika-taldeek kontzertua eskainiko dute Getxo aldeko zentro autogestionatuan. Ekitaldirako sarrera 4 euroan egongo da, eta egunean bertan gaztetxean erosi ahal izango dira.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) osatzen duten lagunetatik, zortzi dira Getxo udalerriko bizilagunak. Horietako bat Frantziako Estatuan preso dago, eta gainerakoak, Espainiako kartzeletan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!