Ekitaldia Itzubaltzeta/Romoko Zasi-Eskola dantza-taldearen emanaldiak abiatuko du. Ondoren, taldeek opariak egingo dizkiote elkarri. Azkenik, luncha eskainiko dute. Algortako zale-taldea 2011ko urrian sortu zuten, Ander Herrera bertan izan zela. Gaur egun, 35 bazkide daude, eta Athletic ikusteko irteerak egiten dituzte.