250 metro igeri egin ostean, bizikletaz 14 kilometro bete beharko dituzte parte-hartzaileek. Ondoren, 1.300 metro korrika egin beharko dituzte, San Nikolas plazara heltzeraino.
Izen-ematea daborduko zabaldu du Algortako Gazteak kolektiboak. Inskripzioa egiteko, ag.kirolabentura@gmail.com posta elektronikora idaztera baino ez da egin behar. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, atleta-kopuru mugatua onartuko dute, 50 pertsonentzako lekua baino ez dago-eta.