Jardunaldia goizeko 10:30ean hasiko da, eta ondoren, "Emakume eta neskato errefuxiatuak ikustarazi ditzagun" lemapeko solasaldia izango dute, Amnesty International elkarteko emakumeen taldeko Begoña Freire Crespok emana. Ondoren, 11:15ean, SOS Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena izan eta hainbat eztabaida egingo dute. Horren ostean, 13:30ean, Plataforma Tirante talde lutxanarrak "Tras la frontera" ikuskizuna eskainiko du San Fausto plazan. Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko eta tripak behar bezala asetzeko, bazkaria egingo dute Marienea Emakumeen Etxean bertan.
Jardunaldian parte hartu gura duten emakumeek aldez aurretik eman beharko dute izena, hilaren 3a baino lehen, Getxoko Udaleko Berdintasuneko Zerbitzuan edo berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero.