Goikoa zale-taldea ofiziala da daborduko

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 30a, 13:40

Ospakizunaren irudi bat.

Goikoa Ander Herrera zale-talde zuri-gorria ofiziala da daborduko, Athleticek horren berri ematen duen errotulua eman ostean. Aitorpena handitasunez ospatu zuten pasa den barikuan lagunartekoaren egoitzan, Algortako Goikoa tabernan, Zasi-Eskola dantza-taldeko kideen laguntzaz. Athleticen beste 30 zale-talde baino gehiago eta klubeko hainbat ordezkari izan ziren Alangon.

Algortako zale-taldea 2011ko urrian sortu zuten, Ander Herrera bertan izan zela. Gaur egun, 35 bazkide daude, eta Athletic ikusteko irteerak egiten dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun