Parte-hartzaile heldu bakoitzak 15 euroko dohaintza egingo dio Siempre Adelante elkarteari, gaitza ikertu, gaixoen bizi-baldintzak hobetu eta arazoa ikusgarri ipin dezan. Bertaratzerik izango ez dutenek ere aukera izango dute diru-ekarpena egiteko, 0 zenbakiko dortsala aukeratuta. Berriz, 14 urteko bitartekoek doan igeri ahal izango dute. Ekimenean, besteak beste elkarlanean dabiltza Total Immersion Swimming, Ner taldea eta Getxo Kirolak.