EPPK-k emandako urratsez berba egingo dute bihar, Villamonten

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 31a, 16:55

Azken urteotan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) emandako urratsak aurkeztuko dituzte bihar, eguaztenean, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Horretarako, Juan Mari Olano eta Antton Lopez "Kubati" preso ohi eta kolektiboko kideak gonbidatu ditu Sorterrirak eta Iratzar fundazioak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, EPPK-ren urratsak konpartitzeaz gainera, zalantzak argitu, preso eta iheslarien etxeratzeaz berba egin eta bestelako gaiak jorratuko dituzte. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun