Algortako Hezetasuna auzoko Iturribarri inguruko urbanizatze-prozesuak eztabaida ugari sortu ditu bertako auzokideen artean. Egoera horri aurre egin guran, Hezetasuna Auzoko Bizilagunen Taldea sortu zen joan den urte bukaeran. Talde horretako kideek iragarri dutenez, uda hasieran hainbat ekimen egingo dituzte arazoa gizarteratu ahal izateko.