Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak, eta aurkeztuko du saioa. Herrialde bakoitzeko, epaile bat egongo da. Txapela Alaia Martinek jarriko dio irabazleari. Sari nagusiari dagokionez, Gabonetako oporraldietan egingo den Ahots baten sormen-egonaldira joateko aukera izango dute parte-hartzaileek: bertan antzerki-mundutik, kantagintzatik zein literaturatik datozen euskal gazteakaz elkartuko dira, aterpetxe batean. Eskolarteko txapelduna ezagutu ostean, jaiak jarraipena izango du, bazkariagaz, bertsoakaz eta erromeriagaz. Daborduko itxita dago bazkarian eta autobusean izena emateko epea.