Lehenengo hiru egunetan, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan egongo da antzerkiaz gozatzeko aukera: "Trostan" (Oihulari Clown), "Azken eguzkilorea" (Patata Tropikala), "On egin, mon amour" (Salitre), "Psycho clown" (Zo-zongo), "Eskobien atzetik" (Barre) eta "La famiglia toronbole" (Antzezkizuna) antzezlanak egongo dira ikusgai. Azken hori euskaraz eta italieraz eskainiko dute; beste guztiak, berriz, ahots barik edo euskaraz izango dira. Azkenik, ekainaren 25ean, "Skratx" ikuskizuna eskainiko du Ameztu taldeak, Algortako Zubilleta auzoko zelaian; bertoko jaiak dira.
Egitaraua
Ekainak 3, barikua
- 19:00 "Trostan" lana (Oihulari Clown), Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Denentzat. Testu barik. Doan.
Ekainak 4, zapatua
- 13:00 "Azken eguzkilorea" lana (Patata Tropikala), Santa Eugenian. 3 eta 12 urte artekoentzat. Euskaraz. Doan.
- 19:00 "On egin, mon amour" lana (Salitre), Santa Eugenian. Denentzat. Testu barik. Doan.
- 22:30 "Psycho clown" lana (Zo-zongo), Santa Eugenian. Denentzat. Testu barik. Doan.
Ekainak 5, domeka
- 13:00 "Eskobien atzetik" lana (Barre), Santa Eugenian. Denentzat. Testu barik. Doan.
- 19:00 "La famiglia Toronbole" lana (Antzezkizuna), Santa Eugenian plazan. Denentzat. Euskaraz eta italieraz. Doan.
Ekainak 25, zapatua
- 13:00 "Skratx" lana (Ameztu), Algortako Zubilleta auzoko zelaian. Denentzat. Euskaraz. Sarrera, doan.