Txirrindulariek lau, bost edo sei bira eman beharko dizkiote 4.600 metroko zirkuituari. Ibilbidean hainbat aldaketa egin du antolakuntzak, Fadurako gune lauak kendu eta tarte gogorrago gehiago ipintzeko. Proba Bizkaiko txapelketa ere izango da. Izena daborduko eman daiteke Internetez; domekan ere izango da aukera: 09:30ean.