Baserri-mundua ezagutzeko: Talka Eguna, Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 3a, 17:45

Baserri-mundua herrira ekarri guran, Talka Eguna antolatu du Itzubaltzeta/Romoko Branka kultur elkarteak ekainaren 4rako, zapatua. Hala, goizean goizetik, Itzubaltzeta auzoa baserri-giroan murgilduko da, 09:00etatik aurrera, sukaldaritza  txapelketagaz. Ondoren, 10:00etan baserritarren artisau-azoka egingo dute, Kolas plazan. 14:00etan sukaldaritza txapelketaren platerak aurkeztuko dituzte, eta 15:00etan herri-bazkaria izango dute Gobelondo kalean.

17:00etan kuadrilen arteko abilezia jokoak (Sta. Eugenian) eta umeentzako jolasak (Ibaiondon) egingo dituzte. Azkenik, 20:00etatik aurrera poteo musikatua egingo dute, Santa Eugenia plazatik abiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun