Arduradunek azaldu dutenez, ekimenaren helburua bikoitza da. Alde batetik, udalerriko eskaintza turistikoa zabaldu, bisitariari aisialdirako aukera gehiago eskainiz animatzeko bere egonaldia udalerrian luzatu eta, azken batez, egiten duen gastua handi dezan. Bestetik, herritarren artean Getxoko ondarea nabarmendu gura dute, hedatu eta gizarteratu, abegitsuagoa, ezagunagoa eta ulergarriagoa eginez, "kalitatezko esperientzia" baten bitartez.
Bisitok 60 minutuko iraupena izango dute, eta Bizkaiko Zubian eta Portu Zaharrean egingo dira. Horien bitartez parte-hartzaileei baliabide turistiko horien historia kontatuko zaie, non dauden kokatuta eraiki ziren garaiko egoerazko testuingurura hurbilduz, orduko pertsonaia ospetsuak eta sasoiko biztanleen bizimoduak eta ogibideak aurkeztuz, besteak beste.
Bisiten egitarau erregularra martxan egongo da udaldian, zapaturo (Bizkaiko Zubia) eta domekero (Portu Zaharra).
Bisitak 11:30ean hasiko dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea (gomendagarria da topagunean irteera baino 10 minutu lehenago egotea).