Udalak adierazi duenez, Aixerrotako landan aparkaleku bat egitearen proiektuaren harira zabaltzen ari den informazioa "asmo txarrekoa" da. "Nahasmena eragiteaz eta gezurra izateaz gainera, informazio hori traba da Itxas Argia taldean txapelketa antolatzeko modu aktiboan eta goraipagarrian lanean dihardutenentzat", gaineratu du.