Jardunaldia goizeko 10:30ean hasiko da, eta "Emakume eta neskato errefuxiatuak ikustarazi ditzagun" goiburuagaz berbaldia egingo dute, Begoña Freire Crespogaz, Amnesty International elkarteko emakumeen taldeko kide da bera. Ostean, 11:15ean, SOS Errefuxiatuak plataforma aurkeztuko dute, eta ondoren, hainbat eztabaidan arituko dira. Hori guztia amaitu eta gero, Tirante taldeak "Tras la frontera" ikuskizuna eskainiko du San Fausto plazan. Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko eta tripak behar bezala asetzeko, bazkaria egingo dute Marienea Emakumeen Etxean bertan.
Egitaraua
- 10:30 Ongietorria eta aurkezpena
- 10:45 Hitzaldia: "Emakume eta neskato errefuxiatuak ikustarazi ditzagun"
- 11:15 S.O.S. Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena
- 11:30 Galderak
- 12:00 Lan-taldeak, planteatutako gaien inguruan
- 13:30 "Tras la frontera" ikuskizuna San Fausto plazan
- 14:30 Bazkaria Marienean