2016/06/23 18:30etatik aurrera

Umeen San Juan Sua

Umeen San Juan Sua
Telletxe, Getxo
San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala Telletxeko metro plazan, ekainaren 23an, 18:30etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, bertan dantza-festa, aurpegiak margotzeko tailerra, txokolatearekin eta munduko postreekin, Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin eta Itxartu dantza taldeko lagunen Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kaintaitarekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Jaian baliteke bestelako sorpresatxoren bat egotea… aurrerago argituko dizuegu. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta! Hemen duzue egitaraua: 18:30 Telletxeko metro plazan lotuko gara, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko? 18:30 Parranda Tutiplen: Ume & gurasoentzako dantza-festa! 20:00 Aurpegia margoztuko duzu? 20:30 Txokolatada & munduko postreak! 21:00 Gorrondatxe abesbatzarekin San Juan kantak denok abesteko 21:30 Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaia Itxartuko lagunen eskutik Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko. “San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultur elkartea, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe abesbatza eta Itxartu dantza taldea. Zabaldu:
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun