Zubiak tipologia berria izango du: metro bat garaiagoa izango da, eta tamaina handiagoa izango du, ibaiko ibilgua zabalagoa delako. Aldez aurretik, behin-behineko pasabidea ipini behar izan dute, oinezkoek bidea izateko, zubia ordezkatzeko lanak egin bitartean. Pasarela horregaz, kiroldegiko instalazioetara sarbidea erraztuko da, eta gaur egungo zubitik doazen zerbitzuak ere handik desbideratuko dira.