Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren programazio ofizialaren barruan dago esposizioa; Jon Cazenave donostiarraren eta Łukasz Rusznica poloniarraren lanak batzen ditu. Argazkilari biak Kagawa prefeturan argazkiak egitera gonbidatu zituzten. Bertan hilabetea eman dute egileek eskualdea erretratatzen, nork bere begiradagaz. Egitasmoa, Getxophoto eta Getxoko Udalaren laguntzagaz aurrera atera dute.